Ohar
legala
Lege
abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") Interneteko
http://www.inguma.org atariaren (aurrerantzean "Web gunea") erabilera
arautzen du. Web gunea Udako Euskal Unibertsitatearena da.
Helbidea: Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK:
G48218416.
Legeria
Normalean,
Udako Euskal Unibertsitatearen eta Web gunean
dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak,
Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek
uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta
Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen
edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu
baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.
Edukia
eta erabilera
Erabiltzailea
jakinaren gainean dago, eta onartu du Web gunera
sartzeak ez duela esan nahi Udako Euskal Unibertsitatearekin harreman
komertzialetan hasiko denik. Web gunearen titularra ez dago
identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten
iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Web gunean egoki irizten
dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik.
Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien
aurkezpena ere.
Jabetza
intelektuala eta industriala
1.-
Web gunearen diseinu grafikoa, logoak, argazkiak eta
kodeak
Udako Euskal Unibertsitatearenak dira eta jabetza intelektualaren
gaineko araudiak medio, egile eskubideak babestuta daude. Beraz,
debekatuta dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu
edo web orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak
aipatzen badira ere, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen
idatziarekin salbu. Web orrietan dauden edozein motako izen
komertzial, marka edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak
babesten ditu.
2.- Bestalde, Web gunetik deskargatu daitezkeen doako
edukiak,
testuak, artxiboak eta abar Creative
Commons Aitortu-PartekatuBerdin
3.0 lizentziapean daude. Lizentzia honekin, edukiak kopiatu,
banatu eta erakutsi zein lan
eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz:
- Edukiaren jatorrizko egilea aipatu
behar duzu.
- Edukiaren
aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu, hura
saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin
beharko duzu.
3.-
Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz,
eskubide guztiak
egileenak dira.
4.-
Azkenik, erabiltzaileak Udako Euskal
Unibertsitatearen baimena
dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak
(eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko,
kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean
gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada,
banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu
eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera
pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza
industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik,
erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
Loturak
(link)
Udako
Euskal Unibertsitatearen web orrietan loturak (link)
daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako
guneak iradoki edo aholkatzea.
Konfidentzialtasuna
eta datuen babesa
Datu
Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan
(abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak
zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi
automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere
erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua
Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita
informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean,
Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen
datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.
Fitxategi
eta formularioak erregistratzea
Erregistro
formularioa betetzea ezinbestekoa da Web gunean
eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko. Ez badituzu
eskatu zaizkizun datu pertsonalak ematen edo datuen babeserako politika
hau onartzen ez baduzu, ezin izango duzu izena eman, erregistratu edo
datu pertsonalak eskatzen diren promozioetan parte hartu.
Datu
Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan
(abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa
erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Udako
Euskal Unibertsitatearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira.
Enpresaren IFK G48218416 da, eta helbidea Erribera kalea 14,
48005,Bilbo, Bizkaia. Segurtasun neurriak inplementatuta dauzka
ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren arabera.
Emandako
datuen zehaztasun eta egiazkotasuna
Erabiltzailea
da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren
erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko
erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun
eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta
horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta
mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta
zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Udako
Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango norberarena ez den
informazioaren egiazkotasunaz eta beste iturri bat adierazten denetaz.
Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen
erantzukizunik ere ez du hartuko. Udako Euskal Unibertsitateak web
orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita
informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Udako Euskal
Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileak kalteren bat
sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo
omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Udako Euskal
Unibertsitatea ez den iturri batetik badator.
Cookieak
Cookieak
erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako
informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago
nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea
konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko
moduan.
Helburuak
Udako
Euskal Unibertsitatearen helburua Erabiltzailearekiko
harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.
Adin
txikikoak
Gure
zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan,
Udako Euskal Unibertsitateak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du
datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu
automatizaturako.
Beste
norbaiti datuak uztea
Udako
Euskal unibertsitateak ez dizkio beste inori
erabiltzaileen datuak utziko.
Ikusi,
zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea
Zure
komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta
aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu
helbidean,
edo
posta arruntez hona bidaliz: Udako Euskal Unibertsitatea
Erref. DBLO, Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Eskubide horiek
erabiltzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998
Instrukzioarekin bat etorriz, Udako Euskal Unibertsitatearen aurrean
nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri
Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko
duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu
edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez
identifikatuta.
Segurtasun
neurriak
Udako
Euskal Unibertsitateak Datu Pertsonalak babesteko legez
eskatzen
diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide
eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Udako Euskal
Unibertsitateari ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta
inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu
ez ditzan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango arrazoi
hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Udako Euskal
Unibertsitateaz kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus
informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak;
sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono
lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema
elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule
izango Udako Euskal Unibertsitatearen kontroletik kanpo norbaitek
datuetan esku sartzen badu. Hala ere,
Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla
gaindiezinak.
Onarpena
eta Baimena
Erabiltzaileari
jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen
babesari
buruzko baldintzak eta Udako Euskal Unibertsitateak helburu horretarako
darabilen tratamendua. Atarian ematen diren
zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki
ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.
|